Egile Eskubideak. Ainara LeGardon. "SGAEk bazkide ez direnen izenean kobratuz 17,5 milioi euro irabazi zituen 2015ean". Egile eskubideen marasma sarea modu ulerterrazean landu dute Ainara LeGardon musikariak (Bilbo, 1976) eta David García Aristegui jabetza intelektualean adituak (Madril, 1974) Consonnirekin argitaratu berri duten //SGAE: el monopolio en decadencia// (SGAE: monopolioaren dekadentzia) liburuan. “Gurpilaren” auziarekin lotuta SGAEko hemezortzi bazkide atxilotu berritan ekin diote aurkezpen birari. Kultur ekoizpen eta distribuzioak aldatzen ari diren garaiotan ezinbesteko ekarpena da beraien lana (ARGIA, 2017-07-16)
Ehunzango batukada taldeko kidea, Mikel Arriaran (GOIBERRI, 2014-12-19, 16-17. or.)
Emarock: "Iragana, oraina eta geroa", Emarock proiektuak emakume musikariei protagonismoa ematea du helburu. Emakumeen presentzia geroz eta handiagoa bada ere, oraindik hutsune asko daude eta egoera hori aldatzeko lanean ari da. Hausnarketarako dokumentala da. Zergaitik daude horren emakume gutxi musika munduan? Galdera horretatik abiatuta hainbat gai jorratzen dira, jarrera, itxura, amatasuna, gurasoak, lotsa,..., Data: 2014-12-12
Elza Soares. Bizitzak urratutako ahotsa. Bizitza latzari aurre egiteko baliatu du beti musika Elza Soares 79 urteko sanba musikariak. Brasildarraren lan berri eta berritzailea kritika onak eta txaloak pilatu eta pilatu dabil (BERRIA, 2016-10-09, 38. or.)
Geroz eta euskal abesti gutxiago eskatzen al dituzte gazteek? (SUSTATU, 2015-01-29)